FISIOTERAPIA ETA OSTEOPATIA, OPTOMETRIA ETA IKUSMEN-TERAPIA, LOGOPEDIA, PSIKOLOGIA ETA PSIKOTERAPIA, KINESIOLOGIA, GLIFING® METODOA, BARRE-TERAPIA ETA PNIE

UNEA IDEIA BATETIK JAIO ZEN, ASMO BATETIK: ARTATZEN DITUGUN PERTSONEI ETA FAMILIEI ZERBITZU OSO BAT ESKAINTZEA.

Gure logoa gure ikuspegiaren irudikapen bat da. Ibaia, bizitza bera bezala, jaio, aurrera egin, gelditu, inguratu, zeharkatu eta puntu batean itsasoratzen da. Horregatik, ibaiak elikatzen jarraitzea da gure egitekoa, osasun arloko profesional gisa, guk nahiz gure pazienteek hazten eta hobetzen jarraitzeko behar dugun guztiarekin.

Lankidetza, prestakuntza, esperientzia, berrikuntza teknologikoa eta diziplinartekotasunarekiko konpromisoa dira gure bereizgarri nagusiak. Hori guztia, erabateko osasun-zerbitzua aurkituko duzun gune bat eskaintzeko helburuarekin.

UNEA zentroa