AHO-UNITATEA
Ahoari eragiten dioten arazoek eragin zuzena dute gorputzeko gainerako zatietan. Ahoa ireki eta ixten dugu, mihia mugitzen dugu eta elikagaiak, likidoak, … irensten ditugu. Makina perfektua da. Artikulazio multzo horren konplexutasuna dela-eta, oso garrantzitsua da bertan parte hartzen duten osagai anatomikoak zehatz-mehatz ebaluatzea.
Arnaste-, mastekatze- eta/edo irenste-prozesuan funtzioren bat hondatzen denean, egitura eskeletiko osoa alda daiteke.Hondatutako funtzio gisa ulertzen dugu, besteak beste, ahotik etengabe arnastea eta irensteko orduan mihia aurreratzea. Horren ondorioz, oklusioa (ahoa ixtean hortzak jartzeko modua) desegokia da edo ahosabaia altxatu egiten da, hortzak modu egokian jartzeko leku gutxiago utziz.
Esan behar da oklusio- eta irenste-arazoek, eta hortzek, masailezurrek eta artikulazio tenporo-mandibularrak oso eginkizun garrantzitsua betetzen dutela gorputzaren posturan, baita mihiak, hioide hezurrak eta erraki zerbikalak ere (lehen eta bigarren orno zerbikala). Osagai horien artean desoreka badago, sintoma mingarriak ager daitezke, hala nola lepoko min kronikoak, sorbaldako mina, zefaleak, bertigoak, dortsaletako mina eta gerriko mina. Horrenbestez, koadro klinikoak oso seinale aldakorrak izaten ditu eta zaila izaten da diagnostikatzen. Hori dela-eta, askotan handia izaten da farmako antiinflamatorio eta analgesikoen kontsumoa.
Egunean 1.200-1.300 aldiz mastekatzen dugu, eta bat-bateko ekintza horrek aho-aparatuaren eskaera mekaniko handia eragiten du. Horregatik, UNEAn oso garrantzitsutzat jotzen dugu, eta osteopatiaren eta logopediaren alorretatik jorratzen dugu.
Arestian aipatutako helburuak lortzeko, arlo honetan honako alderdi hauek jorratuko ditugu, besteak beste: