HAURREN NEUROERREHABILITAZIOA

Haurren Neuroerrehabilitazio arloak 0 eta 16 urte bitarteko pazienteak artatzen ditu, haur horiek gaixotasun edo lesio neurologikoetatik eratorritako ondorio funtzional fisikoak eta kognitiboak edo jokabidekoak dituztenean, sortzetikoak nahiz gerora sortutakoak: haurren garun-paralisia, gaixotasun neurodegeneratiboak, epilepsia, gihar eta hezurretako gaitzak, orno-muineko lesioa, mielomeningozelea, gaixotasun arraroak, traumatismo kranio-entzefalikoa, jatorri baskular edo anoxikoko garuneko lesioak, tumoralak, kirurgia ondokoak…

Horretarako, arlo honek hainbat profesionalen esperientzia dauka, berreziketarako diziplinarteko programa osatzen dutenak.

PROGRAMA NEURO INTENTSIBOA

Programa honen bidez, osasunaren alderdi guztiak barne hartuko dituen zerbitzu goiztiarra, banakakoa, trinkoa eta diziplinartekoa eskaini nahi dugu, hala, egokitzeko eta sendatzeko gaitasun handiagoa izateko.

  • Osteopatia
  • Kinesiologia
  • Fisioterapia neurolgikoa
  • Biomagnetismoa
  • Mugimenduaren berrizketa:
    • Muskularrak eta mugimendu-ereduak
    • Erreflexu primitiboen txertaketa
    • Ibiltzen berriz heztea
  • Reeducación sensorial:
    • Portaera-optometria: ikusmen-terapia + fototerapia optometrikoa
    • Entzumenaren neuroestimulazioa (Tomatis® Bone Conduction Kit, Soundsory®)
    • Terapia bestibularra
    • Lan propiozeptiboa
    • Elektroterapia
  • Bioerresonantzia
  • Detoxifikazioa eta heste-garunaren ardatza hobetzea
  • Planoen arteko loturak: gorputza – adimena – espiritua
puzzle
PROZESU TRINKOAREN ONDOREN

Guri bisita egin ondoren, paziente bakoitzari laguntza eta aholkularitza eskaintzeko helburuarekin sortu da atal hau. Paziente bakoitzak dituen beharren arabera, jarraian adierazten diren jarduketa gehigarriak eskatu ahal izango dira. Horiek guztiak telematikoki garatuko dira (Zoom edo Skype bidez).

  • Energia-oreka
  • Tomatis trinkoa etxean
  • Azterketa klinikoak eta bizi-ohiturak
  • Kinesiologia urrutitik
  • Mugimendua berrezten jarraitzea
  • Familiaren orientazio psikologikoa
  • Orientazioa eta logopedia-plana

ERRESERBA BAT EGIN NAHI BADUZU EDO ZALANTZAREN BAT BADUZU, IDATZ IEZAGUZU HELBIDE ELEKTRONIKO HONETARA

Izen emateko prozesua:

  • Lehenengoz harremanetan jarri ondoren, informazio-pakete bat bidaliko dizugu, eta bertan, lan-ordutegia, ebaluazioak eta egutegia zehaztuko ditugu.
  • Bezeroak/familiak aurrera jarraitzea erabakitzen badu, familiaren eta/edo pazientearen datu guztiak eskatuko ditugu.
  • Erreserba amaitutzat emateko eta aukeratutako datak blokeatu direla bermatzeko, erreserba osoaren % 20 ordaindu beharko da (ezeztatzeko arrazoiak direla eta).
  • Nahi izanez gero, UNEAk ostatu hartzeko aukerei buruzko informazioa ere emango dizu.