IKASTEKO ZAILTASUNAK

UNEAn, ikasteko zailtasunak sintomak direla uste dugu, arlo bateko edo askotako disfuntzioak islatzen baitituzte (egituran, arlo funtzionalean, antolamenduan, emozioetan…). Horregatik, kasuaren azterketa sakon bat egitea da gure tresna nagusia, zerbitzu desberdinetan oinarrituz eta hainbat profesionalen artean. 

Jaiotzen garen unetik bertatik ingurunearekin elkarreraginean aritzeko aukera izateak zentzumenen integrazio eta garapen motor egokia izatea ahalbidetzen digu, gure Nerbio Sistemak (NS) sarrerako informazio hori guztia barneratu (ukimena, dastamena, usaimena, entzumena, sistema bestibularra eta propiozeptiboa) eta erantzun motorra edo irteerakoa antola dezan: mugikortasuna, eskuzko funtzioa eta hizkuntza.

Informazio-sistema horiek guztiak behar bezala garatzeko, horiek barne hartzen dituen egiturak libre egon behar du.Horregatik da horren garrantzitsua ebaluazio osteopatikoa egitea.

Horrela, zirkuitu zerebral antolatuak ditugu informazio-sarreraren eta -irteeraren artean: hizkuntzaren kalitatea entzumenaren kalitatearen araberakoa da; mugikortasuna prozesamendu propiozeptibo eta bestibularraren kalitatearen eta ikusmenaren eta espazioaren orientazioaren araberakoa da… Zirkuitu horiek dira adimenaren oinarria: ikusten dudana ulertzea, entzuten dudana ulertzea, sentitzen dudana ulertzea.

Gainera, garapen psikosozialean jarri behar da arreta; izan ere, emozioak ezagutzeak eta erabiltzeak, atxikimendu-estilo segurua izateak, ulermenak, maitasunak eta afektuak, estimulazioak eta abarrek zeharka eragiten dute garapen-prozesu osoan.

Ikasteko zailtasunak daudenean, irteera-bideen gauzatze-kalitatean arazoak izaten dira oro har, idazketan edo hizkuntzan, adibidez; baina askotan, sarrerako edo prozesamenduko arazoak ere adierazten dizkigu.

  • Garezurraren disfuntzioak hizkuntzaren funtzionamendu txarra eragin dezake, baita gaizki irenstea ere.       
  • Hizkuntzako zailtasunek entzute distortsionatu batean izan dezakete jatorria.
  • Irakurtzeko zailtasuna begi-mugimendu txarren ondorio izan daiteke.
  • Umetoki barruko posizioak eskoliosia edo lateralitate-arazoak eragin ditzake.
  • Gizarte-egokitzapenerako zailtasunak familia-dinamiken eta atxikimendu-estiloen ondorio izan daitezke.

Horrela bakarrik, diziplinartekotasunetik, uler dezakegu non dagoen arazoa, eta beraz, horrela bakarrik aplika ditzakegu beharrezkoak diren teknikak eta terapiak, esku-hartze antolatu batean oinarrituz, gure pazienteak behar bezala tratatu ahal izateko.

Azken finean, UNEAn zailtasunen sustraian lan egiten saiatzen gara, haurrek eta nerabeek bizitzako erronkei aurre egiteko behar dituzten gaitasunak beregana ditzaten.

Jar zaitez harremanetan

ikasteko zailtasunen arloko gure profesionalekin, zure semearen edo alabaren beharrezko gaitasunak diziplinarteko ikuspuntu batetik sustatzeko.