KIROL ARLOA

Lehiaketako kirolariak bikaintasunaren bilatzaile nekaezinak dira. Bikaintasun hori lortzeko, honako hauek dira kirolari ororen helburuak, banaka zein taldeka: lesioak saihestea, esfortzua egin edo traumatismo bat izan ondoren bere onera etortzeko gaitasuna hobetzea, eta egoera fisiko eta mental bikaina izatea, kirol-errendimendu optimoa lortzeko.

UNEAn, hainbat diziplinatan oinarrituz lan egiten dugu eta, beraz, Psikoneuroimmunologiatik, Osteopatia neuro-muskulu-eskeletikotik eta Estrategia psikologikoetatik egindako lanaren bidez, kirolariak helburu horiek lor ditzala ahalbidetzen dugu. Horrez gain, kirolariak kirol-osasun bikaina izan dezala sustatzen dugu, bere mugak haustea lor dezan.

PSIKONEUROIMMUNOENDOKRINOLOGIA (PNIE)

Askotan, kirolariak, konturatu ere egin gabe, ez du jakiten bere bizitzako alderdi askok modu erabakigarrian eragiten dutela bere kirol-errendimenduan. Zentzu horretan, elikadura da kirolaren esparruan gehien eragiten duten faktoreetako bat. Errendimendua hobetzeko mantenugairik onenak eskainiko dizkigun elikadura aurkitzeak eta elikatzeko moduak ezinbestean baldintzatuko dute gure digestio-hodiaren egoera, baita gure mikrobiotarena ere.

Digestio-hodian daude helduen immunitate-sistemako zelula guztien % 80, eta elikadura-ohitura txarrek (sasi-elikagaiak edo elikagai prozesatuak ahoratzea, gehiegi jatea, azukre gehiegi hartzea eta abar) digestio-hodia handitu eta desoreka eragin dezakete mikrobiota horretan. Floraren hanturak eta desorekak energia bahitzen dio kirolariari, haren kirol-errendimendua % 50era arte murriztuz eta bere errendimendu eta traumatismo osteko susperraldia okertuz.

Egoera metaboliko horri gradu baxuko hantura deitzen zaio eta kirolari askoren artean gertatzen da (beraiek jakin ez arren); egoera hori leheneratu egin daiteke PNIE bidezko diziplinarteko ikuspegian oinarrituz. Gorputzeko erritmo biologikoen erregulazioak ere gehituko dira kirolariaren lanketara (nola lortu malgutasun metaboliko bikaina barau-aldiak edo elikadura-aldaketak eginez?).

FISIOTERAPIA ETA OSTEOPATIA

Zerbitzu honek gorputzaren biomekanika optimizatzea du helburu, atletari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.Horretarako, ahalik eta gehien murriztuko dira mugimenduaren kalitatean eragin dezaketen ehunen tentsioak eta murrizketak. Horrela, kirolariak ahalegin txikiagoa egin beharko du jarduera gauzatzeko eta, zeharka, horrek bere kirol-errendimendua handitzea eta gerta litezkeen lesioak saihestea ahalbidetuko dio.

Honako hauek dira kontsultan gehien ikusten ditugun lesioak: pubalgiak, epikondilitisa (tenislariaren ukondoa), epitrokleitisa (golf-jokalariaren ukondoa), bihurrituak, zuntzen eta muskuluen hausturak, tendoietako lesioak, metatartsalgiak, kontrakturak eta abar.


Eskuzko terapiaz gain, beste metodo batzuk ere erabiltzen ditugu, hala nola ziztada lehorra, bendaje neuro-muskularrak eta bentosak, muskuluetako lesioak tratatzeko.

PSIKOTERAPIA

Jar zaitez harremanetan

kirol arloko gure profesionalekin, zure kasuari buruzko gomendioak eman diezazkizuten.

Arestian aipatutako helburuak lortzeko, arlo honetan honako alderdi hauek jorratuko ditugu, besteak beste: