LEHEN HILABETEAK

Umetoki barruko bizi-prozesuan zehar, gorputzeko sistemak (nerbio-sistema, digestio-sistema, arnas sistema eta hezur- eta muskulu-sistema, besteak beste) umotzen, hazten eta garatzen dira. Jaiotzen garen unetik bertatik, sistema horiek bizitzeko oinarrizko funtzioak ahalbidetzen dizkigute, giza espeziekoak izate hutsagatik ditugun erreflexu arkaikoen bitartez. Horregatik, barne- eta kanpo-eraginek eragina izango dute aipatutako sistemen umotze-prozesu egokian.

UNEAn, jaioberriaren azterketa osoa egiten dugu familiaren eta haren ingurunearen laguntzarekin, haurraren garapen egokia eragotz dezaketen alterazio guztiei heltzeko.

Prebentzioaren garrantzian sinesten dugu, eta beraz, haurdunaldiaren aurretik eta haurdunaldian zehar aldez aurretiko lan bat egitea gomendatzen dugu. Haurtxoa jaiotzen den unetik bertatik, inguruneak eta jaio berri den gizabanakoak berak aldaketa ugari izaten dituzte. Familia-nukleoan zeharo aldatzen dira harremanak eta familia- edo bikote-dinamikak: aldaketak anai-arreben arteko harremanetan, identitate berriak (amatasuna eta aitatasuna), rol-aldaketa, hierarkien ezarpena eta abar. Horrek guztiak aldaketak eragin ditzake, eta agian ez gara gai izango aldaketa horiek kudeatzeko eta horietara egokitzeko; horrek are gehiago oztopatzen du haurtxoaren garapen psikosoziala.  Horrela, bada, haurtxoa gizarte-testuinguru primario bateko kide gisa hartuta, hau da, familiaren oinarrizko sistema barruko kide gisa hartuta, oso garrantzitsua da sistemaren funtzionamendua bereiztea. Modu horretara, haurtxoaren emozioak ikusi eta posizio ezin hobean egongo gara une zailetan laguntza eskaini ahal izateko (haserrea, tristura eta frustrazioa agertzen direnean). Jarrera hobea izango dugu, halaber, haiekin batera poz- eta alaitasun-une zoragarriez gozatzeko.

Haurtxoak lehen traumatismoa deiturikoa jasaten du.  Arazoak dauden haurdunaldi, erditze luze edo erditze instrumentaletan disfuntzioak gertatzen dira garezurrean, hau da, meningeen biraketa, garezurreko gainjartzeak edo garezurreko zuloen tamainaren murrizketa.

  • Haurren % 12k bakarrik dute garezur librea, sintomarik gabea.
  • Haurren % 82k garezurreko arazoren bat dute, baina sintomarik gabe.
  • Sintomarik gabeko haurren artean, % 39k okzipital askea dute garezurreko mugimenduan, eta % 18k sinfisi esfeno-basilar mugikorra dute, askea. 
  • Asaldatutako haurren artean, % 95ek okzipitaleko lesio bat dute eta tratatu egin daitezke.

Haurtxoak bere borondatez egiten duen lehen ekintza biologikoa xurgatzea da, elikatu ahal izateko; hor hasten da edoskitzea. Prozesu horrek berebiziko garrantzia du, bizitzeko ezinbestekoa den nutrizioa ematen baitio haurrari, edoskitzea naturala nahiz artifiziala izan. Gainera, oso garrantzitsua da amaren eta jaioberriaren arteko loturarako. Etapa horretan, amak modu egokian elikatu behar du, haurtxoaren hidratazioa eta nutrizioa bermatzeko eta hark pisua hartzeko. Edoskitze naturalean, amak hartzen dituen elikagaiak jasotzen ditu haurtxoak.

Haurtxoaren immunitate-sistemak edoskitzaroan ikasten du gure digestio-aparatuan bizi diren mikroorganismo askorekiko tolerantzia garatzen. Horregatik, amaren eta haurtxoaren elikadura egokia funtsezkoa izango da gero alteraziorik ez gertatzeko (gaixotasun autoimmuneak, alergiak, asmak, psoriasia eta abar).

Jarri zaitez harremanetan

lehen hilabeteetako arloko gure profesionalekin, zure haur jaioberriaren lanketa globalari buruzko gomendioak eman diezazkizuten, haren garapen egokia sustatzeko.  

Arestian aipatutako helburuak lortzeko, arlo honetan honako alderdi hauek jorratuko ditugu, besteak beste: