PATOLOGIA NEURODEGENERATIBOAK
Urteak igaro ahala, gizon-emakumeak zahartzen hasten gara, eta beraz, zelulei, ehunei eta organoei eragiten dieten aldaketa atzeraezinak agertzen dira pertsonengan.
Zahartzea ez da gaixotasun bat, eta pertsona heldu gehienek osasun ona dute, baina urteak igaro ahala, gorputza osatzen duten zelulen oxidazioa handitu egiten da. Horrenbestez, oreka organikoa gero eta ahulagoa da, aldaketa fisikoak eta psikosozialak hasten dira, eta gaixotasun neurodegeneratiboak garatzeko aukerak handitzen dira.
“Gaixotasun neurologikoak” izendapen orokorraren baitan milaka pairamen daude. Horien artean, honako patologia hauek nabarmentzen dira, horien prebalentzia dela eta: Alzheimerra, Parkinsona, Huntingtona eta Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (AEA), besteak beste.
Gaixotasun neurodegeneratiboak gaixotasun kronikoak dira eta desgaitasun fisiko, intelektual eta sozial handia eragiten dute, baita mendekotasuna eta bizi-kalitatearen murrizketa ere. Hori dela-eta, pairamen indibidual eta sozial handia sortzen dute kaltetutako pertsonarengan eta haren senitartekoengan.
Gaixotasun horien konplexutasun bio-psiko-soziala aintzat hartuta, jarduketa eraginkor eta efizienteak gauzatu behar dira esparru horietan guztietan. Horregatik, UNEAn diziplina anitzeko lanketa egiten duen unitate espezifiko bat sortu genuen, mota horretako patologien prebentziorako eta laguntzarako.
