UGALKORTASUNA ETA OBSTETRIZIA

Kontzebitzeko zailtasunak izaten ari zarete?Galerak eta/edo abortuak izan dituzue? Modu naturalean prestatu nahi duzue haurdunaldirako?Laguntza bidezko ugalketa-teknikak erabiltzen ari zarete (in vitro, intseminazioa, obulu-ematea…) kontzebitu ahal izateko?

Ernalezintasuna gaur egun gehien aurkitzen dugun gaietako bat da. Azken urteetan nabarmen jaitsi da seme-alabak izateko aukera eta gizonen nahiz emakumeen artean ikus daitezke kontzepzio-arazoak.

Tratamendu-aukerak aldatu egiten dira gurasoen ezaugarrien arabera, baina gaur egungo terapia gehienek hormona bidezko medikazioa, umetoki barruko intseminazioa eta/edo in vitro ernalketa (IVE) erabiltzen dituzte, besteak beste.   

UNEAn, organismoaren problematika global baten gisa ulertzen dugu ernalezintasuna. Zentzu horretan, aldez aurreko bide batetik hartu behar da jarduketa-eremua, betiere ernalketa lagunduko esku-hartzeetan lagunduz, arestian aipatu bezala.

Eremu egoki bat lortzeko, ernalezintasun-prozesuan eragin dezaketen arrazoiak aztertuko ditugu, eta tratamendu-plan pertsonalizatu bat diseinatuko dugu horren ondoren.

PSIKONEUROIMMUNOENDOKRINOLOGIA (PNIE)

Bizi-ohiturak aztertu (elikadura osasungarria, loaren erregulazioa, gorputzeko erritmo biologikoak eta abar) eta osagarrien pauta batzuk gehituko dira organismoak kontzebitzeko beharrezkoak diren mantenugaiak izan ditzan. 

OSTEOPATIA GINEKOLOGIKOA

Sistema lanketa fisikoago batekin prestatuko dugu (garezurra – erraiak), lehen mailako ekintza biologiko bati (ugalketari) erantzun ahal izateko.

PSIKOTERAPIA

Prozesu osoan zehar babes psikologikoa eta laguntza eskainiko dira, eta gainera, kontzepzioa galarazten duten estresa eta blokeo psikologo eta emozionalak ezabatuko dira.

Jar zaitez harremanetan

ugalketa eta obstetrizia arloko gure profesionalekin, zure kasuari buruzko gomendioak eman eta, horrela, tratamendu-plan pertsonalizatu bat diseinatu ahal izateko. 

Gorputza, adimena eta emozioak bateratzea da ugalkortasunerako gakoa.