Amagoia Artetxe

Optometrista eta Ikusmen-Terapia

Optikari optometrista, elkargokide-zk.: 14.804 

Unibertsitatean Optika eta Optometrian egin nuen diplomatura eta, arlo askotan prestatu ondoren, behin betiko garatu nahi nuen optometriaren adarra aurkitu nuen: jokabide-optometria eta ikusmen-terapia, pertsona askok dituzten zailtasunen diagnostikorako eta tratamendurako tresna gisa. Haren bitartez, teknika eta tresna gehiago bilatu ditut.

Etengabeko ikerketa, garapen eta bilakaera baten gisa hartzen dut nire lanbidea, nire taldekideekin batera.