Cristina

Terapeuta

Cristina Unea Gunea

Cristina dut izena eta terapeuta okupazionala naiz. Duela 10 urte baino gehiago hasi nuen nire ibilbide profesionala, nahasmendu neurodegeneratiboak dituzten adinekoei arreta emateko programa batean. Esperientzia hori oso aberasgarria izan zen, eta sekulako interesa piztu zidan garunaren funtzionamenduari eta, zehazkiago, haurtzaroko garapenari dagokienez. Neurogarapenean, arreta goiztiarrean eta zentzumenen integrazioan prestatzen jarraitu naiz eta, urte hauetan zehar, tresna neurofuntzionalen ebaluazioan lan egin dut, haurrek dituzten zailtasunen jatorria eta arrazoiak bilatzeko asmoz; izan ere, esku-hartze on baterako ezinbestekoa da ebaluazio eta arrazoibide kliniko on bat izatea, haurrei laguntzeko eta familiei esparru horretan ezaguera eta prestakuntza egokiak emateko. Egunero egiten dut ikasten eta hazten jarraitzeko ahalegina.