Eider
Osteopata eta fisioterapeuta

Fisioterapian gradua ikasten hasi nintzenean eman nituen osasunaren arloko lehen urratsak. Amaitu bezain laster, fisioterapia uroginekologikoaren esparruan espezializatu nintzen. Nire jakin-minak eta gauzen zergatia ikasteko eta ulertzeko gogoak bultzatuta, osteopatiaren munduan murgildu nintzen. Bertan, egituraren eta funtzioaren arteko loturaren garrantziaz jabetu nintzen, eta gorputza eta adimena unitate bakar baten gisa hartu behar direla ulertu nuen.
Izugarri gustatzen zait nire lanbidea, eta nire aletxoa jartzen jarraitu nahi dut. Horregatik, eginkizun aktiboa izan dezaten laguntzen diet pertsonei, gorputz bakoitzaren funtzionaltasuna berreskuratu eta, horrela, bizi-kalitate handiagoa izan dezaten.
