Haritz Gurruchaga

Psiconeuroinmunologoa eta Chi Kung irakaslea

Farmazialaria, elkargokide-zk.: 2458

Farmaziako karrera unibertsitarioa amaitu nuenean, master bat eta doktoretza bat egiten hasi nintzen teknologia farmazeutikoaren esparruan, terapia zelularrekin lan eginez. Denboraldi horretan, ikerketak ezinbesteko gaitasunak eta tresnak eman zizkidan zientzia osasun arloan izaten ari den bilakaera ulertzeko. Hala ere, Psikoneuroimmunologiaren diziplinak eman dit organismoaren erabateko ikuspegia. Esparru horretan, gaixotasunaren sustraiak tratatzen dira osasuna berreskuratzeko, eta ez sintomak.

Terapeuta gisa, etengabeko ikaskuntza gisa hartzen dut osasuna. Sendatzeko, pertsona bakoitzak bere burua zaindu behar du; organismoaren eta gaixotasunaren mekanismoak ulertzen direnean hasten da, hain zuzen ere, norbere buruaren sendakuntza. Zentzu horretan, desorekaren edo gaixotasunaren sustraiak tratatzea eta pazienteari mekanismo horiek ulertzen laguntzea da nire erronka nagusia, osasuna bilatzeko orduan hura ere parte-hartzaile aktibo bihurtuz eta norbere buruaren sendakuntza-prozesuan lagunduz.