Leire

Psikologa

Leire Unea Gunea

Psikologiako unibertsitate-karrerak lanbide honetara lehen aldiz hurbiltzeko aukera eman zidan, baina, hala ere, hasiera-hasieratik izan nuen askoz haratago joateko beharra, prestakuntzan nahiz nire garapen pertsonalerako bidean. 

Urte hauetan zehar, gizabanakoak garatzen jarraitzeko zer nolako gaitasuna duen erakutsi dit pertsonekiko harremanak (zentzurik zabalenean), zailtasunak zailtasun.

Gure ingurunearekin etengabeko harremana duten izakiak gara, eta ideia horrek terapia sistemikoan espezializatzera eraman ninduen, modu globalagoan esku hartzeko aukera ematen baitit. 

Pertsona bakoitzari egokitutako hurbileko terapia egiten dut, bakarra; horregatik, hainbat korrontetako (mindfulness, ACT, TDC, etab.) elementuak eta tresnak erabiltzen ditut. 

Psikologia, pertsonak bezala, etengabe aldatzen ari da eta, horregatik, prestatzen eta ikasten jarraitzen dut, kontsulta barruan nahiz kanpoan, pertsonalki nahiz profesionalki.