Libe

Logopeda

Libe Unea Gunea

Betidanik ikusi dut komunikazioa giza garapenerako ezinbesteko pieza gisa. Hori dela eta, logopedia ikastea erabaki nuen, lengoaian eta komunikazioan sor daitezkeen arazoen prebentzioaz, ebaluazioaz, diagnostikoaz eta errestaurazioaz arduratzen baita. Alor horretan sortutako eragozpenek aurkakotasunak eragin ditzakete edozein pertsonaren bizitzan. Beraz, zailtasun horiei irtenbidea aurkitzea eta denon bizimoduan horren beharrezkoa den gakoa ebazten laguntzea oso atsegingarria da niretzat.

Hala ere, komunikazioa oso gauza konplexua da eta faktore askok hartzen dute parte bertan. Horrenbestez, emaitza ezin hobeak izateko, arlo askotako profesionalekin lan egitea oso garrantzitsua dela iruditzen zait.