Maialen Viaña
Gestalt Psikoterapeuta, Familia eta Bikote Psikoterapeuta, Barre-Terapeuta
Osasun-psikologo orokorra, elkargokide-zk.: GZ02197

Psikologiako karrera unibertsitarioa amaitu nuenean, psikoterapian espezializatzen hasi nintzen. Aholku eta interpretazio jeneralistak eta deterministak erabili beharrean, eta arreta osoa gaixotasunari eta psikopatologien tratamenduari bideratu beharrean, nire uste sendoari eutsi nion, pertsona bakoitza bakarra eta errepikaezina delako. Horregatik, nire lanbidea ikuspegi humanistatik aztertzen eta gauzatzen hasi nintzen, pertsona bakoitzak bere ongizatean duen erantzukizunaren kontzientzia areagotzeko helburuarekin, horrela autolaguntza handiagoa izateko.
Etengabeko ikaskuntza-prozesu baten gisa hartzen dut nire bizitza. Horrenbestez, esparru profesionalean ere etengabe prestatzen eta aberasten jarraitzen dut, nire lanbidea ahalik eta potentzialik handienarekin gauzatzeko.