Biodeskodetzea

Sintomak behar baten berri emateko agertzen zaizkigu.

Deskodetze biologikoa zure gorputz fisikoak oreka eta ongizatea lortzeko ematen dituen sintomak eta seinaleak ulertzen ikastea da. Estresak nola funtzionatzen duen ulertuz, zure gorputzarekin eta emozioekin beste modu batera harremanetan jartzen ikasiko duzu, baita zure haurtzaroko zauriak lantzen eta ongizate- eta bake-egoera lortzea galarazten dizuten blokeoak jorratzen ere.

Teknika hori 5 Lege Biologikoak deiturikoetan oinarrituz garatzen da, eta beste praktika mediko edo psikologikorik ordezten ez duen laguntza emozionala da.

Emozioen bidea erabiltzen du gatazka biologikoak aurkitu, ulertu eta deskodetzeko. Izan ere, sintoma bat edo ondoeza agertu aurretik, estres-karga handia eragin duen gatazka bat gertatzen da.

Gorputzak bakardadean bizitako egoera bat adierazten du, ustekabean, dramatikoki eta irtenbiderik gabe bizitu dena; itxuraz adierazkorra ez izan arren, egoera horrek sekulako gatazka sortzen du gure barruan, eta hori gorputz fisikoan agertzen da geroago.

Sintomak behar baten berri emateko agertzen zaizkigu. Gatazka edo arazo bakoitzak organo espezifiko bat dauka gorputzean informazio hori atera, garbitu eta kanporatu ahal izateko.