Coaching, PNL

Coaching prozesu batean, zure bertsiorik onena aurkitzen eta lortu nahi dituzun helburuak betetzen lagunduko dizugu.

Coaching prozesu bati ekiteko arrazoiak:

  • Zure burua hobeto ezagutu eta ongizatea hobetu nahi duzu.
  • Zure burua onartzea eta gainean jarri dituzun edo dizkizuten etiketak ez zarela ulertzea.
  • Zure bizitzaz arduratzeko prest zaude, zure buruarekin konprometitzeko, alegia.
  • Bakean eta harmonian bizi nahi duzu, eta zure pentsamenduak, emozioak eta ekintzak ulertu.
  • Besteekin dituzun harremanak hobetu nahi dituzu, pertsonalki nahiz profesionalki.
  • Konstantea izateko zailtasunak dituzu eta blokeoak, frustrazioa, amorrua, tristura, autoestimu-arazoak eta motibaziorik eza sentitzen dituzu.
  • Erabakiak hartzea kostatzen zaizu, zure talentuak, indarguneak eta hobetu beharreko puntuak ezagutzen ez dituzulako.
  • «Maitasun eske» zabiltza, zure erronkei aurre egiteko beldurrez, eta horrek harreman toxikoak eta ahulgarriak sorrarazten dizkizu.
  • Bakarrik sentitzen zara eta beste pertsonen iritziek asko eragiten dizute.
  • Segurtasun pertsonal handiagoa izan nahi duzu lanpostu bat aurkitzerakoan edo familian, lagunartean… zure lekua bilatzerakoan.
  • Minez, erruz eta lotsaz borrokatzen ari zara zure sinesmen mugatzaileen eraginez.
  • Egon nahi duzun lekuan ez zaudela sentitzen duzu, baina ez dakizu zer norabide hartu aldaketa horretarako.
  • Dena oso zaila dela eta egiteko gai izango ez zarela uste duzu, baina horrela bizitzeaz nekatu zara eta aldaketa bat behar duzu.
  • Denboraren eta zure berezko eta bereganatutako gaitasunen kudeaketa eraginkorra egiten ikasi nahi duzu.

Tresna egokiak emango dizkizugu, zure esentzia berreskuratzeko eta baldintzatzen ari zaizkizun oztopoak gainditzeko.

“Zure esentzia berreskuratzeko eta baldintzatzen ari zaizkizun oztopoak gainditu”.

PROGRAMAZIO NEUROLINGUISTIKOA (PNL)

Tresna hau bereziki praktikoa da, eta adimenaren eta pentsamenduen funtzionamenduan oinarritzen da. Pentsamendu horien arabera, esperientzia batzuk edo beste batzuk bizitzen ditugu eta ondorioak ateratzen ditugu, gertaera jakin bat nola bizitu dugun kontuan hartuta, betiere gure psikean «etiketatzeko edo sailkatzeko» orduan gure alderdi arrazionala, emozionala eta sentsoriala barne hartuz.

Pentsamendu horiek guztiak gure hizkuntzarekin daude lotuta. Komunikatzeko moduak eta gure barne-elkarrizketak gure «munduaren mapa» finkatzen dute, hau da, gainerakoak –eta gu geu– nola ikusten ditugun, non kokatzen garen eta zer ezaugarri ditugun. Gure jokabideetan eta portaeretan ere eragiten du.

Ariketa eta doitasun-eredu batzuk egiten ikasiko duzu, zure adimenaren eta portaeren mapa ulertu ahal izateko.

Tresna honekin, komunikazio eraginkorrerako gaitasuna eskuratu ahal izango duzu, baita zure emozioak modu osasuntsuagoan kudeatzeko, zure harremanak hobetzeko, estresik gabe bizitzeko eta harmonian egoteko gaitasuna ere, zure alderdirik kontzienteena (zutaz ikusten dena eta zutaz dakizuna) inkontzienteenarekin (sinesmenak eta balioak, identitatea, esentzia) lotuta; izan ere, hori ez da garbi ikusten zure sakonean murgiltzen ez bazara.