Fisioterapia eta Osteopatia
UNEA zentroko Fisioterapeuta eta Osteopata Unitateak lanketa bakarra eskaintzen du paziente bakoitzarentzat.Diziplinarteko ikuspegi batetik, alterazio edo min askori konponbide edo hobekuntza terapeutikoa ematea du helburu.
Pazientearen azterketa fisiko-osteopatikoan, osteopatak egoera anatomo-funtzionala ebaluatzen du eta sintomatologiarekin lotutako disfuntzioak bilatzen ditu hainbat ehun eta sistematan; horrela, egon daitezkeen erreflexu psiko-somatikoak, somato-psikikoak, errai-somatikoak eta abar zehaztu eta elkarrekin lotzen ditu.
Osteopatek osotasun baten gisa hartzen dute pazientea, hau da, adimenak, gorputzak eta espirituak elkarrekin eragin eta jarduten duten elementu baten gisa, eta haren ehunek barne-fisiologian eta homeostasian eragiten dute. Ehunez hitz egiten dute, eta ez bakarrik hezurrez, lotailuez, muskuluez edo tendoiez. Osteopatek gorputzeko ehun eta fluido guztiekin lan egiten dute, baina askotan, sistema muskulu-eskeletikoa erabiltzen dute horren eskura ez dauden lekuetara iristeko.
Garezur-sakro Terapia

Eskuzko teknikak erabiliz, garezurraren mikromugikortasuna eta gorputzean dauden garezur- eta errain-erlazioen multzoa askatzen eta errazten da. Meninge-mintzen eta likido zefalorrakideoaren bitartez, zuzeneko eta zeharkako aldaketak eragiten dira gorputz osoan.
Osteopatia Estrukturala

Manipulazio estrukturalarekin eta haren arrazoibide tekniko eta klinikoarekin, ehun konjuntiboaren egoera aldatzen da, ekintza mekaniko baten eta erreflexu baskular baten ondorioz.
Asmoa ez da artikulazioen hedadura handitzea (ez dugu inoiz jakiten), naturari askatasuna berreskuratzen uztea baizik.
Erraietako Osteopatia

Erraien mugikortasunean jarduten du, erraien luzaketa eta manipulazioen bitartez; horrez gain, erritmo eta anplitude optimoak itzultzen dizkio higikortasun-mugimenduari.
Erraiak ornoei eta beste errai batzuei “lotuta” daude, muskuluen gainean jarrita eta fasziek bereizita. Beste artikulazio bat da.
MODALITATE TERAPEUTIKOAK
Osteopatia Neuro-Muskulu-Eskeletikoa
Osteopatian jarduteko oso ondo ezagutu behar dira hezur- eta muskulu-sistema eta giza biomekanika. Artikulazio-sistemaren anatomia eta fisiologia ulertzea osteopatia modu eraginkorrean gauzatzeko oinarrietako bat da. Horretarako, mugimendu fisiologikoaren patroiak ezagutu behar dira, mugimendu arrunt horretan parte hartzen duten egiturak, eta alterazioak noiz gertatzen diren antzeman behar da. Era berean, alterazio horren arrazoia ezagutu behar da; hura sistema bereko lesioetan edo disfuntzioetan aurki daiteke, baita gorputzeko beste sistema batzuen eraginetan ere.
Osteopatak jarrera aztertzen du, baina batik bat mugimendua. Hezur- eta muskulu-sistema ez da lokomozio-sistema bat bakarrik, funtzio garrantzitsua izan arren. Karga transmititzeko eta barreiatzeko sistema bat ere bada, gorputzeko erraiak eta organoak ainguratzeko sistema bat, fluidoak ponpatzeko sistema bat eta babes-sistema bat. Eskaera horiei guztiei erantzuteko, hezur- eta muskulu-sistemak erlazio ona izan behar du bere egituren artean nahiz ondoko egiturekin.Gainera, sistema horren inerbazioa eta irrigazioa erabakigarriak dira ondo funtzionatzeko.
Hezur- eta muskulu-sistemak
erlazio ona izan behar du bere egituren artean nahiz ondoko egiturekin
Fisio-Osteopatia Neurologikoa
Prestakuntza- eta esperientzia-urte askoren ondoren sortutako lanketa multisistemiko bat da eta patologia neurologiko bat jasaten duten pazienteei erantzutea du helburu. Ahalik eta estimulu gehien eragitearen ideian dago oinarrituta, Nerbio Sistema Zentralaren (NSZ) funtzioan eragiten duten informazio-sistemak erabiliz.
Horretarako, Fisioterapia eta Osteopatiako tekniken multzora gehitu ditugu mugimendu erritmikoaren terapia, bentosa eta kinesiotapeen erabilera, estimulazio holografiko erreflexua, elikadura-osagarri bidezko laguntza, eta zentzumen- eta propiozepzio-atzitzaileen estimulazioa.
Horri guztiari esker, NSZ osatzen duten zatiak estimula ditzakegu, eta beraz, pazienteak duen lesio neurologiko motaren arabera, garrantzi handiagoa edo txikiagoa emango diegu arestian aipatutako teknikei.
Ahalik eta estimulu gehien eragitearen ideian dago oinarrituta, Nerbio Sistema Zentralaren (NSZ) funtzioan eragina duten informazio-sistemak erabiliz
Osteopatia Ginekologikoa
Jarduketa-eremu honen helburua da gizon eta emakumeen ugalketa-funtzioan parte hartzen duten ehun eta ardatz endokrinoak orekatzea. Horretarako, hainbat lanketa egiten dira, hala nola:
- Sistema baskularraren tratamendua (arteriena, zainena eta linfatikoa), ugalketa-sistemako organoei dagokienez.
- Gerrialde- eta pelbis-multzoaren tratamendua.
- Garezurraren eta ardatz endokrino gonadalaren tratamendua (sistema hormonala).
- Erraien tratamendua (uteroa, lepoa, obulutegia, tronpak, prostata eta abar).
Sexu-orekatik osasun globalera
Ostepatia Pediatrikoa
Badakigu erditzea trauma bat dela haurtxoarentzat, baita forzepsak, espatula edo zesarea erabiltzen ez badira ere.Fetuak erditzeko kanalera egokitu behar du kanpora ateratzeko; bere garezurrak konpresioak jasan eta deformatu egingo da, eta garezurreko asimetriak gerriko eskapular eta pelbikoko asimetriekin konpentsatuko dira.
Egindako azterketen arabera, erditze guztien % 78etan tentsio handiak gertatzen dira haurtxoaren mintzetan eta artikulazioetan. Dirudienez, jaioberri guztien % 82k sintomarik gabeko garezurreko lesioren bat dute; hala ere, Osteopatiaren esparrutik garrantzitsutzat jotzen dituzte lesio horiek, gero deskonpentsazioak sor baititzakete jarreran eta gaitasun neuromotorretan, baita portaera- eta ikaskuntza-nahasmenduak eta azterketa klinikoek nabarmendu dituzten beste nahasmendu batzuk ere.
Orientada a la prevención, acompañamiento y tratamiento del recién naciJaioberriaren prebentziora, laguntzara eta tratamendura bideratuado