Kinesiologia Integratzailea
Erantzun muskularraren bidez gorputzarekin elkarrizketa bat sortzen
Bizitza etengabeko egokitzapen-prozesu bat da, eta bizitzara egokitzeko gaitasunak ezartzen du, hain zuzen ere, osasunaren eta gaixotasunaren arteko lerroa.
Gorputzak 4 milioi informazio-bulkada inguru jasotzen ditu segundoko, barrutik nahiz kanpotik, eta informazio-bulkada horiek organismoaren hainbat zirkuituren bidez bideratzen dira.
Jasotako informazio guztia organismoaren zenbait zirkuitutan banatzen da, ingurunera egokitu ahal izateko.
Kanal horietakoren batean, informazioak ezin badu askatasunez igaro blokeo motaren bat dela eta, gorputza horretara egokitzen saiatuko da gainerako kanaletan.
Une horretan hasten da arazoa; izan ere, egoera luzatu egiten bada, azkenean gaixotasun bihurtuko da.
Kinesiologia Integratzailea baloratzeko eta tratatzeko metodo integral bat da, eta test muskular sinple bat erabiltzen du lan-tresna gisa. Erantzun muskularrari esker, gure gorputzak modu leial eta zehatzean gordetzen dituen memoria eta artxiboetara sar gaitezke, eta desoreka biologikora eta, beraz, gaixotasunera eraman gaituzten kausa-faktoreak ezagutu ditzakegu.