Glifing ® Metodoa

Irakurtzeko gaitasunak hobetzen

Irakurketa entrenatzeko metodo bat da eta programa informatiko baten bidez aplikatzen da. Programa hori hainbat jardueratan oinarritzen da eta, jarduera horiek modu ludikoan aurkeztuta, haurrek irakurtzeko gaitasunak hobetzen dituzte.

Metodo honi esker garaiz detekta daitezke irakurketa-arazoak, eta erabiltzailea izaten ari den bilakaeraren etengabeko jarraipena egin daiteke. Era berean, irakurtzen ikasteko tresna gisa erabil daiteke zailtasunik ez duten haurren artean, alfabetatze-bidean dauden pertsonen artean edo entrenamendu gisa, irakurketari dagokionez, hizkuntza-gaitasunak galdu dituzten eta hartutako garuneko lesioak edo endekapen-lesioak dituzten pertsonen kasuan.

Glifing® metodoaren bitartez modu trinkoan entrenatzen dira irakurtzen ikasteko eta hura automatizatzeko prozesua osatzen duten alderdiak: deskodeketa (grafemaren eta fonemaren elkarrekikotasuna), segmentazioa, lan-memoria, artikulazioa, abiadura, morfosintaxia eta ulermena.