Optometria eta ikusmen-terapia
UNEAn, ikusten duguna identifikatzeko, interpretatzeko eta ulertzeko gaitasun multzo baten gisa ulertzen dugu ikusmena. Ikusmena begien eta garunaren arteko interrelazio bat da; % 100 ikustea baino askoz gehiago da.
Arrazoiak arrazoi, pertsona batek konexio neurologikoak behar bezala ezartzen “ikasi” ez duenean, alterazioak sor daitezke ikusmen-eraginkortasunean, baita informazioa prozesatzeko gabeziak ere.
Pertsona bakoitzak bere ikusmen-sistema nola erabiltzen duen ulertzen laguntzen digu optometriak, multzoan eta beste sistema batzuekin batera. Hura aztertzeaz arduratzen da, ikusmena garatzeaz eta informazio bisualaren prozesamendua modu sakonean aztertzeaz; izan ere, hark osatzen du garunera iristen den informazio guztiaren % 80a.
“Ikusmena da garunak mundua ukitzeko erabiltzen duen modua”
Ikusmenak barne hartzen dituen arloak ebaluatu eta “ikaskuntza berri” bat prozesuko zein alderdik behar duten zehaztu daiteke; izan ere, hura ezinbestekoa da garatzeko eta ikasteko arazo bat duten edo garuneko arazoren bat duten pertsonen artean.
UNEAn, bi ebaluazio mota egiten ditugu:
(Haurtxoetatik hirugarren adineko pertsonetara)
1.Ikusmen-eraginkortasunaren azterketa
Ikusmen-zorroztasunaren ebaluazioa urrutiko eta hurbileko ikusmenean, hirugarren nerbio kranialaren kontrola (begi-mugimenduak), akomodazioa (fokuratzea), lerrokatze eta sistema binokularra (bi begiak koordinatzeko gaitasuna), estereopsia (sakontasunaren pertzepzioa). Ikusmen-errendimendua egokia den eta pazientearen ikusmen-eskaerarekin bat datorren zehaztea da helburua.
2.Ikusmen-informazioaren pertzepzioa eta prozesamendua aztertzea
Ebaluazioan, honako alderdi hauek baloratzen dira: garapen motorra, lateralitatearen garapena, ikusmen-pertzepzioa, ikusmenaren eta mugimenduaren integrazioa, ikusmenaren eta entzumenaren integrazioa eta ikusmenaren oroimena.Gaitasun horiek ikusmen-estimuluak antolatzeko, egituratzeko eta interpretatzeko gaitasuna ematen digute, ikusten dugunari esanahia emanez.

IKUSMEN-TERAPIA
Errehabilitazio-programa pertsonalizatua
Diagnostiko zehatz bat egin ondoren, eta konpentsazio- eta/edo errendimendu-betaurrekoen beharra baloratu ondoren, ikusmen-disfuntzio asko aztertzen ditugu ikusmen-terapiaren bitartez. Terapia hori errehabilitazio-programa pertsonalizatu bat da, ikusmen-gaitasunak garatzera eta hobetzera bideratua, gainerako zentzumenekin integratuz.
Kontsultan planteatzen ditugun ariketekin, baldintzak antolatzen ditugu, horretarako hainbat material erabiliz. Horrela, pazienteak ondo ulertuko du nola funtzionatzen duten bere begiek eta nola lan egin behar duen errendimendu optimoa eta sintomarik gabea lortzeko.
Ariketa horiek kontsultan eta etxean errepikatuz, gaitasunak automatizatu eta konexio neurologiko berriak sortzen dira; gainera, adin guztietako pertsonentzat da eraginkorra. Zure arazoaren jatorria zuzentzea da helburua, ez sintoma. Horrela, ikusmen-sistema eraginkor bat lortuko da, egunerokotasuneko edozein egoeratarako prest egongo dena:irakurtzeko eta irakurritakoa ulertzeko, kirola egiteko, modu seguruan gidatzeko, modu ordenatuan eta garbian idazteko, eta abar.
Zerk adieraz diezaguke ikusmen-arazo bat dagoela?
- Irakurtzeko edo idazteko testura asko hurbiltzea.
- Begiak maiz igurztea.
- Irakurtzean bikoitz edo lauso ikustea.
- Buruko mina.
- Irakurtzen edo idazten duenean burua mugitzea.
- Irakurtzen edo idazten duenean burua mugitzea.
- Hizkiak edo hitzak nahastea edo alderantzikatzea.
- Hitzak edo lerroak irakurri gabe uztea, berrirakurtzea edo ezabatzea.
- Ahopeka irakurtzen duenean ahoskatzea.
- Kontzentratzeko zailtasuna eta arreta-aldi laburrak.
- Lana amaitzeko denbora gehiegi behar izatea.
- Motel irakurtzea edo irakurtzean gaizki ulertzea.
- Koordinazio orokor txarra.
Ikusmen-sistema eraginkorra lortzea da helburua