Psikoneuroinmunoendokrinologia (PNIE)

Arazoen jatorrirantz

Psikoneuroimmunoendokrinologia (PNIE) klinikoa ebidentzia zientifikoan oinarritutako diziplina bat da. Osasun arloko desoreken jatorria eta arrazoiak aurkitzea du helburu, eta horretarako, psikea (pentsamendua eta emozioak), neurologia (nerbio-sistema), immunitate-sistema (defentsak), sistema endokrinoa (guruinak eta hormonak) eta faktore genetikoak, sozialak eta ingurumenekoak nola lotzen diren aztertzen du, besteak beste.

Osasuna eta gaixotasuna eredu bizi eta jarraitu baten gisa hartuta, eta diziplinarteko ikuspegi batetik lan eginez, PNIE bidez modu integralean tratatu daiteke pertsona. Lehenik eta behin, sintomak identifikatzen dira, askotarikoak izan baitaitezke; gero, sintomen arrazoiak eta mekanismoak bilatzen dira; eta azkenik, sustraiak tratatzen dira, pertsona bakoitzak bere osasunean oreka berreskura dezan. 

“Pertsonaren tratamendu osoa eta diziplina anitzekoa”.

Gaixotasunak diagnostikatzeko eta/edo pazientea ebaluatzeko helburuarekin, psikoneuroimmunologoak pazientearen anamnesi osoa egiten du. Anamnesi horretan, pazientearen bizi-ohiturak (elikadura, jarduera fisikoa, loa eta abar) eta ingurunea (kutsadura, hiri-ingurunea, gizarte- eta lan-jarduera, eta abar) ebaluatzen dira, eta beraz, alderdi horiek pazientearen osasunean/gaixotasunean nola eragiten duten ebaluatzen da. Horren ondoren, gaixotasunaren sintomek sustraia non duten aurkitzeko azterketa klinikoak egiten dira eta, ebaluazioaren ondoren, terapeutak tartean dauden mekanismo fisiopatologikoak eta emaitzak azaltzen dizkio pazienteari, beharrezko aldaketak planteatuz: elikadura-ohiturak, lo-ohiturak, jarduera fisikoa eta elikadura-osagarriak (bitaminak, oligoelementuak, aminoazidoak, gantz-azidoak eta abar); izan ere, horiekin elikatzen dira gure organismoaren gabezia-egoerak, elikadura eta bizi-ohitura desorekatuen emaitza gisa.