Barre-terapia

Barreak sendatu egiten duelako

Gaur egun, zientifikoki ziurtatuta dago umoreak osasunean eragiten duela. Erreferentzia askotan aipatzen dira barrearen onura fisikoak, emozionalak, sozialak eta espiritualak, baita mina eta ondoeza murrizteko duen gaitasuna ere, tentsioa murriztuz, arreta gertakari atseginagoetan jarriz eta itxaropenak aldatuz.

Horregatik, barre-terapian ―modu naturalean eta osasuntsuan barre egiteko ariketetan eta dinamiketan oinarritzen da, haurren artean bezala, barren-barrenetik eta erraz atera dadin― psikoterapia gisa erabiltzen da barrea, arazo psikikoak eta fisikoak tratatzeko. Ez da ohiko tratamenduen ordezko aukera bat; hala ere, uste dugu oso tresna eta bitarteko eraginkorra dela beste prozesu terapeutiko batzuk osatzeko, baita gaixotasunei edo nahasmenduei aurrea hartzeko eta gure bizi-kalitatea hobetzeko tresna gisa ere.

“Barrea arazo psikikoak eta fisikoak tratatzeko”

Horregatik, UNEAn osasuneko prebentzio-modalitate eta tresna hau eskaintzen dugu banakoen nahiz taldeen (elkarteak, enpresak, ikastetxeak…) ongizatea hobetzeko. Terapia hau taldean egiteak badu izateko arrazoi bat: barrea eta autoestimua kutsakorrak dira, eta gogo-aldarteak ere bai.