Terapia okupazionala

Prozesamendu sentsorialaren ebaluazioa: bestibuluarena, propiozepzioarena, ukimenarena, ahokoa, ikusmenarena eta entzumenarena

Terapia okupazionala diziplina soziosanitario bat da eta pertsona bakoitzak eguneroko jarduerak betetzeko gaitasuna duen ebaluatzen du. Parte-hartzea hobetzeko esku hartzen eta lan egiten du, hori lortzeko egiteko edo jarduera funtzionala erabiliz.

UNEAn, terapia okupazional pediatrikoan lan egiten dugu, haren garapenean laguntzeko. Euren inguruan parte hartzeko zailtasunak dituzten haurrei laguntzen diegu: idazteko zailtasunak, koordinazio orokorreko zailtasunak, baldartasuna, kontrol motorrerako, harreman pertsonaletarako, autokontrolerako, lateralitaterako, norbere burua erregulatzeko zailtasunak nahiz prozesamendu sentsorialeko arazoak, edo dispraxiak dituzten haurrei.

Badakigu gizakia ez zela ikastetxeetan garatu (gaur egun ordu asko igarotzen dituzte bertan), naturan baizik, eta badakigu programatuta ditugun funtzio eta tresna neurologikoak giro naturalago baterako prestatuta zeudela. Garuna da bizirauten laguntzen digun organo zoragarria, funtzio guztiak garunetik abiatzen baitira.

Terapia okupazionalaren baitan hainbat teknika, ikuspegi eta metodologia erabiltzen ditugu, eta tresna neurologiko bakoitza ebaluatzen dugu, zailtasun bakoitzaren jatorrian sakontzeko.

Integrazio sentsoriala «gorputzaren eta ingurunearen sentsazioa antolatzen duen prozesu neurologikoa da, ingurunean moldatzeko gorputza erabiltzea ahalbidetzen duena». Ayresen integrazio sentsorialaren ikuspegia ebidentzia zientifikoan dago oinarrituta eta, haren arabera, jolasaren bidez eta hainbat input sentsorial eskainiz lortzen da garuna modulatzea eta prozesuak integratzea. 

Erreflexuak integratzeko metodoak ere erabiltzen ditugu. Erreflexu primitiboak haurdunaldian eta bizitzako lehen hilabeteetan ezinbestekoak diren patroi motore primarioak dira; estimulu sentsorial baten bidez sortzen dira ia beti, eta biziraupen-funtzioa dute. Patroi horiek modu egokian integratu behar dira mugimenduaren bidez, haurraren garapen sentsoriomotorra errazteko, jarreraren erabateko kontrola lortu arte. Hainbat teknika erabiliz, erreflexu horiek ebaluatu eta modu egokian integratzen laguntzen dugu.

Terapia Ocupacional Unea Gunea 3